Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Racing-en aurka (3-2)

Armaginek markagailua irauli dute neurketa gorabeheratsu batean

Emakumezkoen lehen taldeak bere hirugarren garaipena jarraian eskuratu du Racingen aurka Ligako 21. jardunaldian. Armaginek beste hiru puntu eskuratu dituzte Unben jokatutako norgehiagokan. Iker Dorronsororen neskak lehia hasieran jasotako golari aurre egiteko gaitasuna erakutsi dute baita bigarrenean ere, garaipenaren gola lortzeko.

Hasiera dirdiratsu batekin ekin diote bi taldeek lehiari. Lehen kolpea Racingek eman du. Bigarren minutuan aurreratu da kanpoko taldea Silviak gauzatutako falta jaurtiketa baten bitartez. Armaginek, ordea, berehala erantzun dute. Ruthek zuzenean jotako korner batean berdinketa eskuratu du. Hori gutxi balitz, handik bi minututara, Adulek bigarrena egin du eta markagailua irauli du. Lehia lasaitzen joan da handik aurrera.

Bigarren zatian, baina eibartarrek ezin izan diote errentari eutsi. Racingek berdinketaren gola lortu du. Melaniek sakonean egindako pase batez baliatu da Malena ezker oinez gainditzeko. Berriro ere baina, Eibarrek, jasotako kolpeari berehala jaikita, hirugarrena eta garaipenaren gola egin du. Mar Torras izan da golegilea. Handik aurrera, eibartarrek lan handia egin behar izan dute hiru puntuak etxean gelditu zitezen. Garaipen honen bitartez, Eibar sailkapenaren buruko lehen postuetara hurbildu da.

Fitxa teknikoa: Malena, Ruth (Puyi 87’), Carla, Napo, Gantxegi, Titay, Mar, Sheila, Honoka (Arene 63’) Sara Navarro (Irantzu 81’) Adule (Kuki 71’).