Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak golik gabe berdindu du Oiartzunen aurka (0-0)

Derbi guipuzkoarra hutsean amaitu da

Emakumezkoen lehen taldeak golik gabe berdindu du Oiartzunen aurka Ligako 25. jardunaldian lehia handiko norgehiagokan. Armaginak neurketako zati handi batean gehiago izan badira ere, ez dute asmatu izandako abaguneetan.

Eibarrek hobeto hasi du lehia eta baloi jabetzaren bitartez oiartzuarren zelaira iritsi da maiztasunarekin. Lehen abaguneak laster iritsi dira. Atristainek izan du lehenengoa taldearentzat, bere jaurtiketa, ordea, atezainak gelditu du geldiketa ezinhobean.

Handik gutxira, Honokak taldea aurretik jartzeko abagune garbia izan du. Erdilari japoniarrak ateratako kornerrak aterako norabidea hartu eta sare barrura sartzeko gertu egon da. Bien bitartean, Oiartzun sendo ibili da defentsa lanetan eta bere aukera itxaron du kontraerasora jotzeko. Atsedenaldia gertu zela, eibartarrek veste aukera garbi bat izan dute Sararen bitartez, baina honek ez du asmatu atezainaren aurrean.

Bigarren zatian, Eibarrek pauso bat Aurrera eman du garaipenaren bila. Baina borondatea guztia erakutsi badu ere ez dute asmatu azken uneetan. Idoiak arratsaldeko lehena egitetik gertu egon da ate aurrean bakarrik gelditu eta gero. Aurrelariak, baina, kanpora jaurti du area barruan.

Partida amaieran partida erotzen joan da eta bi taldeek neurketako irabaztek aukera izan dituzte. Markagailua bere horretan geratu da eta gauzak horrela, derbi gipuzkoarra hutsean amaitu da.