Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak galdu egin du Athletic-en aurka (1-6)

Hasiera ona egin arren, lehen zati amaieran lortutako hiru golek maldan gora jarri dute neurketa

Eibar eta Athletic nor baino nor lehiatu dira ligako hamaikagarren jardunaldian. Armaginak lidertzan zeudela jaso dituzte zurigorriak etxean baina ezin izan dute aurkarien erritmo biziarekin eta latsedenaldirako hamar minutuo falta zirela hiru gol jaso dituzte.

Xuban Peñak zuzendutako neskek ongi ekin diote partidari Athletic-en baloi jabetzari presioa eginez. Partidako lehen abagunea Idoiak izan du eibartarrentzat baina bere jaurtiketa langaren gainetik atera gutxigatik. Lehen ordu erdian partidaren kontrola etxekoena izan da.

Lehen zatiaren amaierako hamar minutu falta zirela, ordea, Athletic baloiaren jabetzarekin egin da. Gauzak horrela, 36. minutuan Valdezaretek partidako lehen gola lortu du zurigorrientzat korner batean. Handik gutxira Murgiak bigarrena egin du, eta partida atsedenaldira iristear zela, Azkonak hirugarrena lortu du.

Azken minutuetan jasotako hiru golek min handia egin die eibartarrei. Bigarren zatian errenta murrizteko ahalegindu dira. Zoritxarrez, hasi eta berehala, Blancok laugarrena egin du Athletic-entzat eta hiru minutu beranduago, Azkonak bosgarrena lortu du. Partida amaietzear zela, Idoiak eibartarren lehen gol sareratu du. Baina ordurako berandu zen.

Datorren astean, armaginek Oiartzun bisitatuko dute, abenduaren 2an, Karle Lekuona zelaian jokatuko den neurketan.

Era berean, gaurko lehia berezia izan taldearentzat. Izan ere, lehen aldiz emakumezkoen partida telebistatik ikusi ahal izan da, Hamaika Telebista eta Armeria Eskolaren Elektronika eta Telekomunikazio Departamentuari esker.