Skip to main content
EU

Emakumezkoen lehen taldeak bolada onean jarraitzen du Parquesol gainditu eta gero (1-0)

Armaginek laugarren garaipena jarraian eskuratu dute berdindutako partida batean

Emakumezkoen lehen taldea Parquesoli gailendu zaio Ligako 17. jardunaldian. Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak laugarren garaipena jarraian eskuratu du Valladolideko taldearen aurka gol bakarrarengatik. Armaginek ez dute partida erraza izan, baina lehiakor aritu dira partida aurrera atera eta hiru puntuak eskuratzeko.

Adule izan da neurketako golegilea. Bigarren zatiaren hasieran aurrelari nigeriarrak ez du hutsi egin Luciaren aurrean eta sare barrura bidali du baloia. Lehen zatian, berriz, Napok abagune garbia izan du falta batean. Baina bere erremateak langan jo du.

Golaren ostean, Eibar sendo aritu da defentsa lanetan. Parquesol aurrepausua ematen ahalegindu da berdinketaren bila, baina Dorronsororen neskek ederki eutsi diote eta Malenaren atea hutsean uzteko lan bikaina egin dute.

Hala, armaginek laugarren garaipena jarraian eskuratu dute. Aurtengo boladarik onena. Eibartarrak hirugarren dira sailkapenean. Postu horrek oraintxe bertan Liga Iberdrolara igoera ematen du. Datorren astean berengandik lau puntutara dagoen AEM bisitatuko dute