Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak aise garaitu du Alaves (5-2)

Gol festa ikusgarria lortu dute armaginek denboraldiko hamairugarren garaipena eskuratzeko

Emakumezkoen lehen taldea sendotasunez gailendu zaio Alavasi Ligako hamabosgarren jardunaldian, ligako hamairugarren garaipena lortuz. Armaginek lehen zatian bideratu dute neurketa bi goleko errenta lortu ostean. Idoia Aguirre izan da lehiako protagonista nagusia. Izan ere, aurrelariak hat-trick-a lortu du.

Partida hasi eta berehala, penaltia izan da Eibarren alde. Irantzuk ez du hamaika metrotatik hutsik egin eta taldea aurreratu du markagailuan. 26. minutuan, gasteiztarrek banakoa lortu dute eskuin hegaletik erdiratutako kornerra maisuki burukatu ostean.

Armaginen erreakzioa, ordea, berehalakoa izan da. Idoiak berriro bigarrena egin du area barruan atezaina era paregabean gainditu ondoren. Minutu batzuk beranduago, gainera, Gantxegik hirugarrena lortu du geldikako jokaldi batean. Atsedenaldira, hiru eta batekoarekin joan dira.

Bigarren zatian, ustekaberik nahi ez, eta errenta handitzeko asmoarekin irten dira eibartarrak zelaira. Horrela, berrogeita hamargarren minutuan Idoiak laugarrena lortu du eta minutu batzuk beranduago bosgarrena, taldearen lan bikaina hat-trick-arekin borobilduz.

Hirurogeita batgarren minutua, kanpotarrek murrizketaren gola lortu dute, Eibarren huts egite bat aprobetxatu eta gero. Handik Aurrera, ordea, markagilua ez da gehiago mugitu Eibarrek seigarrena egiteko abaguneak izan baditu ere. Garbiena Anetok eduki du, baina bere jaurtiketa zutoinean jo du.

Amaierako bost eta bikoarekin armaginek beren hamahirugarren garaipena lortu dute. Beste aste batez hirugarren sailkatuak dira eibartarrak.