Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Lehen Taldeak agur esan dio Euskadiko Kopari

Armaginek 3-0 galdu dute Lezaman

SD Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak Euskadiko Kopari agur esan dio eta, ondorioz, denboraldiari, Athletic Club B-ren aurka Lezaman 3-0 galdu ostean final erdietako itzulerako partiduan.

Athletic Club-ek partidua domeinatzen eta egoera kontrolatzen hasi du partidua, nahiz eta armaginek bi aukera garbi izan dituzten: bata Sararen jaurtiketa batean eta, bestea, Naiarak baloia lapurtu ostean atera iristeko egindako ahaleginean.

Berehala amaitu ziren armaginen esperantzak, Athleticek bi minututan bi gol sartu ostean. Nahiz eta gorriurdinek partiduan sartzeko aukera gehiago izan, 2-0 markagailuarekin iritsi da atsedenaldia.

Eibarrek aurpegia ematen jarraitu du bigarren zatian, baina hirugarren golak markagailuari buelta ematea ia ezinezkoa izatea suposatu du. Momentu horretatik aurrera, zurigorriek partiduaren kontrola berreskuratu dute eta gol gehiago sartzeko aukerak izan dituzte, nahiz eta Iratxe atezain bilbotarrak ere gelditu onak egin dituen.

Armaginek ez dituzte aukera larregi sortu eta partidua 3-0 amaitu da. Athleticek 7-2 markagailu globala lortu du final erdietan eta Euskadiko Kopako finala jokatuko du.