Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Lehen Taldeak 3 puntu lortu ditu deskontuan

Armaginek 2-1 irabazi diote Añorgari galtzen zeuden partidua

Garaipen handia deskontuan Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldearena, Unben Añorgari partidua irabazi diona. Armaginek añorgatarren golari buelta eman ahal izan die, Sara eta Melaniren golei esker markagailuan 2-1 jartzeko.

Lehen 15 minutuetan armaginak ez dira ondo kokatu zelaian eta Añorga nagusitzen hasi da, baina aukera handirik gabe.

Bisitariek euren zelaian ukitzen zuten baloia, baina hori armaginentzat ez zen arazo, ez zietelako arriskurik sortzen. Hegaleko jokaldi batean, hala ere, kanpokoek erdiratu eta aurrelariak gola sartu du.

Lehen zatia amaitzear zela, Sarak hiru defentsa atzean utzi eta gogor jaurti ostean banakoa jarri du markagailuan.

Bigarren zatiak berdin jarraitu du partiduak. Bisitariek izan dute baloia eta armaginek presioa egin dute. Hainbat lapurreten ostean, eibartarrek hainbat aukera izan dituzte, baina batzuk atezainak gelditu ditu eta beste batzuk kanpora joan dira.

Bisitariek kontraerasoak bilatu dituzte eta gola sartzeko hainbat aukera izan dute. Deskontu denboran, ordean, Ainhoa Alonsok kornerra atera, Melanik errematatu eta baloia sarera bidali du. Horrela, armaginek garaipen itzela lortu dute oso partidu zailean.