Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak 1-0 galdu du Villarrealen aurka itxura ona emanez

Armaginek gol aukerak sortu dituzte baina 86.minutuan Villarrealek sartutako gol bakarrak punturik gabe utzi ditu armaginak

Emakumezkoen lehen taldeak 1-0 galdu du Villarrealen aurka Ligako bigarren jardunaldian. Ana Junyentenak partida ona jokatu dute, baina 86. minutuan etxekoek sartutako gol batek, punturik gabe utzi ditu armaginak..


Lehen zatiko aukerarik argiena M. Llompartek izan du, faltaz egindako jaurtiketa baten bitartez. Bere jaurtiketa barrura zijoan arren, Elena del Torok gelditu du zailtazunez.  

Huts eta huts markagailuan amaitu da lehen zatia.Bigarren zatian, armaginek oso ondo lehiatu dute eta presio lan bikaina egin dute, hiru puntuak etxera eramateko helburuarekin. Horrela, Ana Junyentek zuzentzen dituenek gol aukera ugari sortu dituzte eta gola sartzetik gertu egon dira.


Hala ere, partidako gol bakarra 86. minutuan iritsi da. Sheila Medinak etxekoak aurreratu ditu. Armaginak lanean jarraitu dute norgehiagoka berdintzeko, baina ezin izan dute golik egin.


Galdu arren, armaginek partida ona jokatu dute eta arrisku aukerak sortu dituzte.