Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea sendo egin da etxean Seagulli irabazita (1-0)

Armaginek laugarren garaipena jarraian lortu dute Unben Adulek egindako golari esker

Emakumezkoen lehen taldeak Seagullen aurka irabazi du Ligako bederatzigarren jardunaldian. Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Unben jokatutako neurketan eta garaipen berri bat eskuratu dute etxean, laugarrena. Charity Adulek egin du noregehiagokako gol bakarra. Hala eibartarrak bolada onari jarraipena eman diote eta goiko postuetan jarraitzen dute.

Eibarrek bolada onean dela erakutsi berri du gaurkoan Unben. Neurketa zaila jokatzea tokatu zaie neskei. Klimatologia dela eta, zelaia ez zen bere onenean eta armaginek lan handia egin behar izan dute garaipena eskuratzeko. Joko zuzenaren eta geldikako baloien bitartez saiatu dira arriskua eramaten bi taldeak.

Lehiako gol bakarra ehen zatiaren amaieran iritsi da. Adulek ederki aprobetxatu du área barruan atezainari izkin egin eta bi atzelariren tarteik baloia sare barrura bidaltzeko. Eibarreko aurrelaria bolada onean da.

Bigarren zatian, Eibarrek lan handia egin behar izan du errentari eusteko. Badalonako taldeak, ausardiaz, aurrepausua eman du eta joko zuzenaren bitartez etxeko taldea bere zelaian sartzen ahalegindu da. Dorronsororen neskek, ordea, ondo eutsi diote neurketari eta defentsa lan on baten ondoren, garaipen berri bat eskuratu dute etxean. Bertan bos partidetatik lau irabazi dituzte eta bakarra galdu.