Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea Mulierren aurka gailendu da (0-4)

Armaginek etxetik kanpo irabazi dute eta bigarren postua eskuratzeko borrokan jarraitzen du

Emakumezkoen lehen taldea Mulierren aurka gailendu da Ligako 23. jardunaldian. Armaginak arazorik gabe nagusitu dira jaitsiera jokoan duen talde nafarraren aurka. Idoia izan da norgehiagoko protagonista nagusia; izan ere, bereak izan dira amaierako lau goletatik hiru.

Eibarrek azkar bideratu du lehia. Lehen zatiak aurrera egin duen heinean, nagusitzen joan da eta hala 23. minutuan Idoiak taldea aurreratzea lortu du. Eibartarrak partidari erritmoa ematen saiatu dira, baina lehen zatiaren amaieran bigarrena egiteko abaguneak sortu badituzte ere markagailua huts eta batekoa izan da atsedenaldian.

Bigarren zatiaren hasiera onak norgehiagoka malda bera jarri du eibartarrentzat. 55. Minutuan Nahiak bere atean egin du gola armaginentzat eta bi minutu beranduago, Idoiak hirugarrena lortu du. Ostera Irantzuk laugarrena egiteko aukera izan du penalti marratik, baian jokalari gasteiztarrak ez du asmatu hamaika metrotatik. Neurketa amaitzear zela, Idoiak laugarren eskuratu du.