Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Lehen Taldea Kopako final erdietara pasa da garaipen handia lortuta

Armaginek Ipuruan jokatu dituzte final erdiak

Emakumezkoen Lehen Taldea Euskadiko Kopako final erdietara igaro da Berrio Otxoari 5-0 irabazi ostean eta joaneko partiduko 1-0 markagailuari buelta emanda. Garaipenaren ostean, armaginek Ipuruan jokatuko du domekan 17:00etan Athletic B-ren aurka final erdietako joaneko partidua.

Armaginak kanporaketari buelta emateko prest irten dira lehen minututik, eta joaneko partiduan erakutsi zuten nagusitasuna berriz erakusteko asmoarekin. Hainbat abisuren ostean, Iratik jokaldi ederra egin zuen eta Nahiak ez zuen aukera pasatzen utzi lehen gola eginez. Pixka bat geroago, Nahia berak bigarrena egin zuen kanporaketa irauliz.

Etxekoek aukera garbiak izan zituzten Alonso eta Maitaneren hanketan. Azken honek, bere hutsegitearen hurrengo jokaldian, sarera bidali zuen Olatzek ateratako kornerra.

Lehen zatia amaitu baino lehenago, atezainak Alonsok Nahiari eman nahi zion pasea geratu zuen, baina aldaratzea Alonso berak bidali zuen sarera lehen zatia 4-0 amaituz.

Bigarren zatiak dinamika bera izan zuen. Alonsok zutoinera bidali zuen falta jaurtiketa bat eta armaginek aukera gehiago izan zituzten. Nahiak aldaratze bat hartu eta eskuadran jarri zuen baloia bere hirugarren gola lortuz.

Momentu horretatik aurrera eibartarrek aukera gehiago izan zituzten Irune, Mar eta Melaniren hanketan, baina partidua 5-0 amaitu zen.