Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea aise nagusitu da Pauldarraken aurka (1-4)

Garaipena eskuratu eta gero lidertzan dira armaginak, Logroñes CDEF-rekin berdinduta

Emakumezkoen lehen taldea 1-4 nagusitu da Pauldarraken aurka. Armaginek denboraldiko zortzigarren garaipena erdietsi dute, Idoiak eta Sara Tazok (3) sartutako golei esker.

Neurketa oso parekatua joan da hasieran eta talde biek lehia borrokatua izan dute. Pixkanaka, ordea, Eibar aurkariaren area ingurura gerturatzen hasi da, eta 32. minutuan Idoiak aurretik jarri ditu armaginak. Handik gutxira, Sara Tazok bigarrena egin du, falta jaurtiketa bikain baten bidez. Hala, atsedenaldira 0-2koarekin iritsi da partida. 

Bigarren zatian eibartarrak aldeak handitzeko asmoz zelairatu dira. 74. minutuan Tazok hirugarrena egin du, Alonsoren erdiraketa zehatz bat baliatuz. Hiru minutura aurrenekoa sartu du Pauldarrak, Naiaren bitartez, baina berehala Tazok bere hirugarrena egin du, taldearen laugarrena, garaipena hurbilago utziz.  

Era honetan, emakumezkoen lehen taldea lidertzan da, Logroñes CDEF-rekin berdinduta. Hurrengo astean hirugarren sailkaturik dagoen Athletic B hartuko dute Unben