Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezko armaginen porrot gogorra; borrokan jarraitu beharko dute salbazioaren bila

Bi partida falta direla, emakumezkoen Eibarrek bi puntu dituzte jaistera doazenen gainetik

Emakumezkoen Eibar Zizur Nagusira joan zen kategoriako salbazioa ia erabakita uzteko asmoarekin, baina espero zuen guztia atzekoz aurrera atera zitzaion, eta 3-1ekoarekin garaituta bueltatu ziren.


3. minutuan, hondoko marran galtzera zihoan baloi bat, atzealde armagina zaintzen ari zena bertako aurrelariak gelditu zuen, eta atzerako pase batekin eta definizio on batekin, 1-0an bihurtu zen. Armaginak kolpe handi batekin hasi ziren. Gainera, 5. minutuan beste gol bat jaso zuten: bertakoek zelai erdian baloia lapurtu, eta kontraerasoan, 2-0a ekarri zuten.


19. minutuan, Olatzek korner bat errematatuta, sarera bidali zuen baloia, eta markagailua 2-1ean jarri zuen. Armaginek saiatzen jarraitu zuten, eta aukera batzuk izan zituzten: Irati Lazkanok jaurtiketa bat egin zuen area barruan, baina zutoina doi-doi ukituz joan zen; Haizea Lombak denbora gehiegi eman zuen baloia atera botatzen, eta lapurtu egin zioten; eta lehen zatiaren azken jokaldian, Melanik erremate bat egin zuen buruarekin, eta bigarren zutoinean jota, gutxigatik kanpora joan zen.


Bigarren zatian jada, bertakoak nagusi izan ziren, eta armaginek oso pixkanaka sortu zituzten aukerak; Ainhoa Alonso, Irati Lazkano eta Haizea Lomba izan ziren aukera horien egileak, baina ez zuten arrisku handirik sortu. 57. minutuan, zelai erdian baloia galdu, horrek kontraeraso bati bide eman, eta gola izan zen. 3-1ekoarekin, armaginek ez zuten aukera garbirik ere sortzea lortu.


Emaitza horrekin eta atzetik doazenen garaipenarekin, txapelketa bukatzeko bi partida falta direla, badirudi jaitsierarako bi toki baino ez daudela jokoan, eta talde asko tartean. Armaginak bi puntura daude, eta gainera «golaverage»a dute alde. Igandean, 9:30ean erabakigarria izan daitekeen partida jokatuko dute Leioan, bertako Emakumeak taldearen kontra; talde hori armaginen atzetik 8 puntura dago.


Jokalarien zerrenda:
Ardoi: María, Uxue, Esther, Henar, Marian, Izaskun, Bea, Miriam, Alicia, Mariana, Ane Azkona. Sote, Ane Gil, Julia eta Ianirek ere jokatu zuten.


Eibar: Iratxe, Naiara, Irune, Alaitz, Olatz, Ainhoa Larrus, Ainhoa Alonso, Maitane, Haizea, Melani, Irati Lazkano. Ariane, Ane, Yaiza eta Ainarak ere jokatu zuten.


Golak: 1-0 Izaskun (2’); 2-0 Miriam (5’); 2-1 Olatz (19’); 3-1 Ane Azkona (56’).


Arbitroa: David Pérez García.