Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruako markagailua minutuak emateari utzi dio

Sociedad Deportiva Eibar-ek obren hasierarako, Iparraldeko tribuna egokitzeari ekin dio gaur goizean. Lehenengo fase honetan harmailen estaldura kenduko da. Gainera, errotulu publizitarioetako batzuk eta markagailua erretiratu egingo dira.

Gaurko egunean zehar Indalecio Ojanguren kalea trafikoari moztuta egon da, egin beharreko aldaketen ondorioz. Momenturik ikusgarrienetakoa, estadiotik markagailua erretiratua izan denekoa izan da. Uneko argazkian 6.000kg-ko markagailua lekualdatzen ikus dezakegu.

Azken hamar urteotan, pantaila erraldoi hau, partiduen minutuak emateaz eta zelaian aurkitzen ziren ikusleei informazio baliagarria emateaz arduratu izan da.

Klub-ak, gaur egun, hainbat proposamen kontuan izaten ari dira, markagailu armaginak utzitako lekua betetzeko. Oraingoz, Indalecio Ojanguren kalea itxita jarraituko du eta biharko egunean zehar modu berean jarraitzeko aukera aztertzen ari gara.