Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek berriro ere sarien plenoa errepikatzen du

Abenduan gertatu izan zen bezala, S.D. Eibarrek berriro ere hilabetko jokalaririk onena eta entrenatzailerik onena ditu

Berriro ere tekniko armagina, Gaizka Garitano, eta lehen aldiz, Jota Peleteiro, erdilaria, Liga Adelanteko otsaileko entrenatzailea eta jokalaririk onenak bezala izendatuak izan dira.

S.D Eibarrek bi sariak jaso ditu berriro ere. Gaizka Garitanok, hirugarrengoz, hilabeteko entrenatzailea onenaren saria eskuratu du. 

Bere aldetik, Jota Peleteirok, taldeko erdilaria, bere saria jasoko du ere, otsaileko jokalaririk nabarmenena izateagatik. 

Hilabete honetan, Eibarrek 10 puntu eskuratu ditu 12tik, Las Palmas eta Sabadell-i 1.0 irabaziz Ipuruan, Cordobari 0-2 irabazita eta Murcia 0-0 eginda. Emaitza hauek asko erreztu dute lana lehen taldeko bi kideak saria eskuratu dezaten. 

Sari banaketa, asteazkenean, martxoak 5, 14:00etan egingo da Ipuruako instalazioetan, entrenamenduaren ondoren.

Sarian orain arte ondorengoak izan dira:

Hilabetea

Entrenatzaile Onena

Jokalari Onena

Iraila

Sergi Barjuan (Recreativo)

Scepovic (Sporting)

Urria

Quique Setien (Lugo)

Arana (Recreativo)

Azaroa

Gaizka Garitano (Eibar)

Viguera (Alavés)

Abendua

Gaizka Garitano (Eibar)

Morales (Eibar)

Urtarrila

Paco Herrera (Zaragoza)

Roger (Zaragoza)

Otsaila

Gaizka Garitano (Eibar)

Jota (Eibar)