Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar garaipenaren ibilbidera itzultzen da

S.D. Eibar garaile atera da Alfredo di Stefanotik 0-1 irabazi ondoren Real Madrid Castilla, Caparen gol bati eta defentsan eginiko lanari esker.

Partidu hasieran, etxeko jokalariak oso bizi irten dira, partiduaren pisua ermanda, bide honekin, partiduko lehen minutuan, gertu izan dute gola, baina Noblejasen burukada, Xabi aldendu du arazoekin.

Hala eta guztiz ere, gauzak Eibarren alde jarri dira 13. minutuan, non arrisku gutxiko baloi bat Arruabarrenak jaitsi eta Capari bidali dio, honek area kanpotiz bortitz jaurtik du zutoin ondotik, baloia sareetara bidaliz eta urdingorriak aurretik jarriz.

Golaren ondoren, armaginak bere momenturik onenak izan dituzte, eta horren fruitu, Mainzek gertu izan du bigarren gola, baina oraingoan Pacheco fin ibili da geldiketa ona eginez eta gola saihestuz. Gola sartzea lortu duena Castilla izan da. Hala ere, gola baliogabetu egin da gaizki adierazitako jokoz kanpo batengatik.

Lehen zatia bere amanerara heldu da 1-0ekoarekin Eibarren alde, Ander Capak lortu duen golari esker.

Bigarren zatian, harrobikoak golaren bila joan dira buru-belarri. Hau kontuan izanda ere, Garitanoreanak dena eman dute defentsan, are gehiago Xabi Irureta meritu handiko hainbat geldiketa eginik.

Castillak bultzaka jarraitu du bigarren zati osoan, eta gutxigatik ez du lortu berdinketaren gola talde jokaldi on batean. Lucas, Xabiren atean bakarrik aurkitu da, eta Berriatuako ikaragarri ibili da gola ekidituz geldiketa apart bat eginez. Jarraian, Gilvanek tarteak handitzeko aukera eduki du baina Pachecok ondo gelditu du bere jaurtiketa.

Azkenean, Eibar egin duen esfortsu handia defentsan bere saria eduki du. Partidua 0-1ekoarekin amaitu baita, Caparen gola eta talde guztiak egin duen defentsa lan handiari esker.

Garaipen honekin, Gaizka Garitanoren taldeak beste hiru puntu pilatzen ditu sailkapenean eta hiru partidu jarraian irabazi gabeko bolada eten egiten du. Beste aste bat, Eibar igoera zuzeneko postuetan egongo da.

Datorren asteburuan, Eibarrek goiko postuetan murgilduta dagoen arerio zuzen bat jasoko du, Recreativo de Huelva. Partidua, igandean, hilak 27, 12:00etan jokatuko da.

 

FITXA TEKNIKOA

CASTILLA: Pacheco, Llorente, William, Mascarell, Jose Rodriguez, Lucas, Cabrera, Derik (Sobrino 85"), Aguza (Pablo Felipe 70"), Jaime (Burgui 59") eta Noblejas.

EIBAR: Xabi, Kijera, Albentosa, Capa (Morales 86"), Errasti, Arruabarrena (Urko Vera 72"), Gilvan Gomes, Dani Garcia, Mainz (Añibarro 46"), Lillo eta Raul Navas.

GOLA: 0-1 Capa 13"

EPAILEA: Medie Jimenez (Cataluniarra) txartel horia erakutsi die Lucas, Mascarrell, Llorente, Noblejas eta Jose Rodriguez etxekoei eta Mainz, Errasti, Xabi Irureta eta Lillo bisitariei.