Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek zelai madarikatu bat bisitatzen du

Nueva Condominan jokatuko den partidua, igandean, hilak 23, Teledeporten (TDP) jarraitu ahal izango da 21:00etatik aurrera

Asteburu honetan talde armagina, sailkapeneko 8. sailkatuaren aurka jokatu beharko du, Real Murcia C.F., Liga Adelanteko 27. jardunaldiari dakion neurketan. 

Julio Velazquezen taldea, 36 puntu ditu momentuz, 8 garaipen, 6 porrot eta 12 berdinketekin. Baina nahiz eta berdinketa asko pilatu, murciarrak azkenengo jardunaldietan garaipena eskuratu dute, lehendabizi etxean Deportivori irabaziz eta bigarrena lurralde arabatarrean.

Ipuruan jokaturiko joaneko partiduan, ez armaginak ezta murciarrak ere, ez ziren gailendu markagailuan eta neurketa, hasi bezela amaitu zen: 0-0. Baina azkenengo garaipenekin, Real Murciak indarrak berreskuratu ditu erronka honetarako.

Bere aldetik, Gaizka Garitanoren taldea, bigarren astez jarraian sailkapena zuzentzen duena, maila mantentzeko beste 5 puntu behar ditu. Gertutik Deportivo de la Coruña jarraitzen dio, erraldoi armaginetik bi puntura bakarrik.

Baina bi taldeen artean desberdintasuna egoteagatik ere, badira dagoeneko 10 neurketa Eibarrek Nueva Condominan garaipena ez duela ezagutzen: hoietatik zortzietan porrotarekin amaituz. Oraingo honetan, armaginak, inoiz baino hobeago, estatistikak apurtzeko asmoarekin joan dira eta murtziarrei irabazteko esperantzarekin.