Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu premian dagoen Zaragoza bisitatuko du

S.D. Eibarrek, Real Zaragozari egingo dio visita 33. Jardunaldiari dagokion neurketan. Partidua bihar igandean jokatuko da, 12:00etan, eta Canal+ eskeiniko du zuzenean.

Hauxe izango da Victor Muñozen hirugarren neurketan talde aragoitarraren gidaritzan, postuan Paco Herrera ordezkatu ondoren. Bere bi lehenengo neurketan, etxeko porrotarekin Deportivoren aurka (0-1) eta berdinketaren Mendizorrozan Alavesen aurka (2-2) jazo ziren.

Aragoikoaka, 10 garaipenekin, berdinketak bezainbeste eta 12 porrot, sailkapeneko 15. Postuan daude 40 punturekin, horrenbestez, puntuak lortzeko beharra premiazko da, jeitsierako postuetatik bakarrik bi puntura baitaude, egoera honek arriskutsuagoak bihurtzen dituzte.

Bere aldetik, Eibarrek, beste jardunaldi bat, eta badira zortzi jarraian, sailkapeneko lehen postuan jarraitzan du. Garitarnorenak, bere azkenengo neurketan, ezin izan zioten Barcelona B-ri irabazi, nahiz eta partidu aparta burutu, hutseko berdinketarekin konformatu behar izan ziren azkenean.

55 punturekin, bigarrena baino bat gehiago eta, hirugarrena baino lau gehiago, eibartarrak, txapelketako bigarren itzulian porrota ezagutu gabe jarraitzen dute.