Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar 1-3 irabazi dio Zamudiori

Eibar K.E. 1-3 irabazi du Gazituagan jokaturiko Hirugarren mailako Zamudioren aurkako lagunarteko partiduan

Eibar hasieran Diego Rivas, Kijera, Arregi, Albentosa, Urko Vera, Eizmendi, Morales, D.Rivas, Jota, Raul Navas eta Julen Azkuerekin irten da. Armaginak ordun laurdenean aurretik jarri dira markagailuan Alain Eizmendiren gol bati esker, ondoren, bigarrena heldu da, Jota Peleteiroren eskutik. 0-2koarekin heldu da atsedenaldia.

Bigarren zatian, eibartarren aldetik Irazusta, Añibarro, Arregi, Capa, Errasti, Urko Vera, Arruabarrena, Eizmendi, Diego Jimenez, Yuri eta Lillo jokatu dute. Zati honetan, etxekoak tarteak murriztu dituzte, Iñigo Praderari esker, Eibarrek utzitako jokalaria, baina amaiera heldu baino lehenago, Jose Moralesek bukaerako 1-3koa ezarri du.