Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bolada onarekin jarraitzen du

S.D. Eibarrek bere egoera apartarekin jarraitzen du U.D. Las Palmasi 1-0 irabazi ondoren, jokaldi antolatu batean, Yuri Berchicheren golari esker.

 

 

Lehengo minutuetan ezer gutxi gertatu izan da, armaginak bere jokoa hegaletatik bidaltzen zuten modu azkarrean, kanariarrak, ordea, jokoaren erritmoa kontrolatzen zuten baloi jabetza luzeekin.

Eraso eibartarra pixkanaka nagusitzen hasi zen, horren fruitu, lehen zatiaren erdialdean, Mainzek gola izan du bere oinetan, ondo banaturiko jokaldi batean, bere jaurtiketa zutoinaren kontra joan da, zaletu armaginen penarako.

Minutu gutxi geroaga, zaletuak gola ospatzeko aukera izan dute. Yuri, Eibarren urrezko orrialdetan sartu da Bigarren Mailako 1000. gola lortuz. Jokaldi antolatu batean, Jotak kornerra, azpitik eta atzera bota, hortxe Yurik bortiz jaurti du eta atezainak ikutu arren baloia ate barrura sartu da, nahiz eta atzelariak ateratzeko ahalegina egin duten.

Hortik aurrera, Eibarrek baloiaren irteera presionatzen jarraitu du eta aukera onak sortuz, baina zorterik gabe. 1-0ekoarekin heldu da atsedenaldia.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Eibarrek bigarrena gertu izan du, Mainzek berriro ere gola lortzeko aukera ona eduki du, baina oraingoan Barbosak, kornerrera desbideratu du jaurtiketa.

Hortik aurrera, bisitariak baloiaren jabetza kontrolatu dute. Hala ere, atzekalde armagina fin ibili da, berriro ere, arerioaren eraso guztiak ekidituz. Garitanoren mutilak, ordea, kontraerasoak erabili dituzte aurkaria ezustekoak hartzeko.

Aukerak ez dira heldu eta azkenean partiduaren amanera heldu da Eibarren aldeko garaipenarekin.

 

FICHA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Errasti, Arruabarrena, Dani Garcia, Mainz (Diego Jimenez 68"), Yuri, Morales (Eizmendi 84"), Jota eta Raul Navas.

LAS PALMAS: Barbosa, Vicente Gomez (Aranda 56"), David Garcia, Nauzet Aleman, Apoño, Masoud, Deivid, Galan, Valeron (Chrisantus 79"), Figueroa (Asdrubal 72") eta D. Castellano.

GOLA: 1-0 Yuri 31"

EPAILEA: Jose Ramon Piñeiro Crespo (Asturiarra) txartel horia erakutsi die Dani García, Yuri eta Arruabarrena etxekoei eta Galan eta Apoño bisitariei.

Partidua hasi baino lehen ixilune minutu bat gorde da Luis Aragoneses oroimenean.