Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Aukeren Ferian presente egongo da

S.D. Eibar Eibar Merkatal Gune Irekia antolatzen duen Aukeren Ferian presente egongo da aurtengo edizioan. Bere stand-ean, S.D. Eibarrek publikoki erakutsiko du lehen taldeak jantziko duen 2014-2015 denboraldiko ekipazioa.

Beste urte batez, Eibarko Udalak elkarte urdingrana babestuko du, EIBAR BERRIKUNTZA - INNOVACIÓN logoa agertuz kamisetaren ezker aldeko mangan.

Aurkezpenean, Miguel de los Toyos, Eibarko Alkatea egongo da, baita S.D. Eibarreko hainbat ordezkari ere, bertan Eibarko STANDean 18:00etan.

Gainera, kamiseta sinaketen bi sesio egongo dira Eibarko Standean (ez baldin badago jokalarien aldaketik):

  • Asteazkenean 18:00etatik 19:00etara Raul Albentosa eta Javi Lara.
  • Ostegunean 19:00etatik 20:00etara Raul Navas eta Xabi Irureta.