Skip to main content
EU
Fundazioa

S.D. Eibarrek 75. Urtemugako erakusketa plazaratzen du

Ipurua Kirol Fundazioak antolaturiko erakusketa, pasadan ostiraletik datorren otsailaren 1erarte zabalik egongo da, Portalea Kultur Etxean (Bista Eder 10, Eibar) asteartetik igandera eta 17.00-20.30ordutegian.

AXAk babesturiko erakusketa, 75 urteetako historioa birpasatzen du ehundaka argazkien bidez (hauetako asko inoiz ikusiak), klubaren txokoetatik ateratakoak eta bazkide, akziodun eta zaletu askoren apaletatik mimo handiz utzitakoak. Gainare, erakusketa honek, XX mendeko baloi eta bota ugari erakusten ditu, antzinako objetu anitz (liburuak, epaileen txistuak, baloiak puzteko objetuak, bazkideen karnetak baita Xabi Alonso eta David Silvaren jokalari karnetak ere), sari gela berriztu bat, ikusentzunezko laginekin bai taldeko historioaren inguruan, baita Lehenengo Mailara lorturiko igoerarekin ere.

Gainera, erakusketa honek, azkenengo denboraldietako gertakizunak kontu handiz plazaratzen ditu, Lehenego Mailako igoera, Kapital Gehikuntza, Eibarko kudeaketa eredutik pasatuz eta talde armaginaren internazionalizazioa gogoraraziz, Izarren Ligan suertaturiko estreinaldi berria 2014-2015denboraldian zehar eta oso gozoa izango den etorkizunean begiak jarrita.

Estreinaldi honek, 75. Urteurrenaren lehen ekitaldia izango da, non 2015 honetan ekimen ugari antolatuko dira Ipurua Kirol Fundazioaren eskutik, hau da, Eibarren fundazioa, 75 urte hauei merezi dutena erakusteko: lagunarteko neurketa bat arerio sendo eta internazioanal baten aurka, bi liburu; taldearen historiaren inguruan lehena eta bestea kudeaketa ereduaz mintzatzen dena, Correos-eko zigilu baten edizioa, hitzaldiak eta mahainguruak…

Eibarren historiagatik ibilbide bat

Ingalaterratik etorria britainiarren eskutik, Bizkaialdeko meategien ustiapena zela medio, kirol berri bat hedatzen hasi zen Euskadin XIX. Mendearen amaiean: football-a– euskara eibartarrean foballa. 1913an, Izarra, Eibarko taldea bere lehen neuketa jokatu zuen Bergaran Shooting taldearen aurka, 8-0 galduz. 2014ko maiatzaren 25ean, partidu hartatik 101 urte geroago, Eibarrek Alaves jazo zuen Ipuruan, 1-0 irabaziz eta Lehenengo Mailara helduz.

101 urte hoietan, Eibarko futbol historian gauza anitz gertatu izan dira. Izarra desagertu egin zen eta beste talde batzuk sortu, hala nola, Unión Deportiva Eibarresa eta Deportivo Gallo, 1940an hauen baturaz, gerra zibileko bombardioekin guztiz deuseztatuta zegoen hirian, Eibar Futbol Club-a sortu zen Juan Artamendi-k ordezkaritua.

1940ko urtarrilaren 1ean, Eibarrek bere lehenengo partidua jokatzen du Kostako Multzoan barne, Amaiakak Bat debatarra arerio edukita 1-2eko emaitzarekin. Orduan maila Erregionalean jardun zuen eta urte gutxira bere izena, ezagun dugun, Sociedad Deportiva Eibar-era aldatuz, kolore urdingranak bereganatuz eta 1947-48an Ipuruako zelai berria eraikiz.