Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bere bolada txarra apurtzea espero du Castillaren aurka

S.D. Eibarrek, Real Madrid Castilla bisitatuko du 35. Jardunaldiari dagokion neurketan. Partidua bihar larunbata jokatuko da, 18:15etan, eta La Sextak eskeiniko du zuzenean.

Manolo Diaz-enak, ez daude bere unerik gozoenean, 2 puntu bakarrik lortu baitituzte jokoan zeuden azekenengo 12etatik. Pasadan jardunaldian, puntu baliagarria atera zuten Mendizorrozatik, 2-2 berdindu ostean Deportivo Alavesen aurka.

Harrobikoak, 11 garaipen, 7 berdinketa eta 16 porrotekin, jeitsierako postuetatik postu bat gorago heltzen dira, 40 punturekin guztira, baina 2.B Mailara jaisteko postuetan dauden taldeekin berdinduta.

Bere aldetik, Eibarrek, beste jardunaldi bat, igoera zuzeneko postuetan kokaturik jarraitzen du, baina bolada txar batean murgilduta, azkenengo hiru partiduetan berdinketa bat eta bi porrot eskuratu baitira. Garitanorenak, azken neurketan, ezin izan zioten pozik eman eibarzaleei Teneriferen aurka 1-2 galdu baitzuten.

55 punturekin, Deportivo, lehen sailkatua baino bost puntu gutxiago, eta Las Palmas, hirugarren sailkatua, baino puntu bat gehiagorekin, beste aste bat sailakapeneko ohorezko postuetan jarraitzeko esperantza dago.