Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Faboritoen lehia berdinketarekin amaitzen da

Deportivo eta Eibar berdinketarekin itxi dute Lehenengo Mailara igotzeko faborito nagusien norgehiagoka. Jotaren gol batek Ifranen gol goiztiarra berdindu du, Eibarrek agian gehiago merezi izan duen neurketa batean.

Espero zen moduan, partidua berdintasun askorekin hasi da, nahiz eta galiziarrak baloi jabetza gehiago eduki, aukerak ez ziren heltzen.

Hala eta guztiz ere, ordu laurdena pasata, etxekoak aurretik jarri ziren Ifrani esker. Sissokoren pase bat sakonean, lehen zatiko jokalaririk onena, Ifranek ondo baliatu du area barruan sartzeko eta kupidarik gabe jaurtik du Xabiren gertuko zutoinera, honek ezer egin ahal gabe ezta Añibarrok ere, azken honek minutu gutxira zelaia utzi behar izan du lesionaturik.

Gola jasota ere, armaginak ez diote sekula partiduari aurpegia kendu, eta arrisku handiko gerturatzeak izatera hurbildu dira, baina argi bukatu gabe. Arruabarrenak, gola baino lehenago aukera ona izan du, bestalde, Diego Rivasek estualdietan jarri du Lux baloi geldituko jokaldi batean, baina ez da golik heldu lehenengo zatian.

Deportivoren garaipenarekin heldu da atsedenaldia.

Bigarren zatian, Eibar buru-belarri joan da golaren bila. 62. minutuan lortuz. Area ertzean jasotako falta batean, Gaizka Garitano eta Patxi Ferreira egiten ari diren lan aparta ikusi da, arbeleko jokaldi itzel batean. Dani Garciak harresiaren gainetik baloia bidali eta Jotak, zetorkion moduan baloia jo eta sareetara bidali du berdinketaren gola ezarriz markagailuan.

Hor ez da gelditu gauza, Garitanorenak merituak egin baitituzte bigarren gola lortzeko, Deportivo guztiz lur jota egonda. Lehendabizi Gilvan ez da ailegatu Caparen pase on batera eta ondoren, Arregik, baloi geldituko jokaldi batean ixilik utzi du Riazorreko harmaila.

Azkenik, bi taldeek ezin izan dute markagailuan desberdintasuna jarri eta neurketaren amaiera heldu da banako berdinketarekin.

Armaginen puntu ona sailkapenean sendo jarraitzeko, U.D. Las Palmasek egiten drenaren zain. Datorren asteburuan, armaginak Deportivo Alaves jasoko dute Liga Adelanteko derbian. Partidua igandean jokatuko da, hilak 25, 20:15etan eta ETBko kamerak horren lekuko izango dira.

 

FITXA TEKNIKOA

DEPORTIVO: Lux, Sissoko (Borja 88"), Bergantiños, Juan Dominguez, Rabello (Nuñez 68"), Laure, Luisinho, Ifran (Toche 81"), Seoane, Lopo eta Insua.

EIBAR: Xabi, Añibarro (Arregi 20"), Capa, Arruabarrena, Dani Garcia, Mainz (Gilvan Gomes 56"), Yuri, Lillo, Diego Rivas, Jota (Kijera 86") eta Raul Navas.

GOLAK: 1-0 Ifran 17" eta 1-1 Jota 62"

EPAILEA: Santiago Jaime Latre (Aragoitarra) Luisinho eta Juan Domninguez etxekoei txartel horia erakusti die eta Diego Rivas, Capa, Jota, Dani Garcia eta Lillo bisitariei ere.