Skip to main content
EU
Kluba

Ekintza solidarioa igandeko Eibar-Mirandes neurketan

Ipuruara gerturatuko zale bakoitzeko euro bat emango du Klubak eta dohaintzetarako tartea ere egongo da, Ukrainako krisian sortutako beharrei laguntzeko

Sociedad Deportiva Eibarrek eta bere zaleek euren alderik solidarioena erakutsiko dute igandean Mirandesen aurkako partidan. Klubak euro 1 emango du Ipuruara joaten den ikusle bakoitzeko, Ukrainan bizitzen ari den Gerran behartsuenei laguntzeko. Era berean, 0 Fila bat prestatu da zaleek dohaintza egin ahal izan dezaten (hemen sakatuz egin daiteke).


Lortutako dirua Gipuzkoako Gurutze Gorriari emango zaio, erakundea egiten ari den laguntza-eskaerei erantzuteko eta, horrela, Ukrainako krisian sortutako beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.