Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ekhi Bravok 2022ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin

Filialeko jokalariak asteartean egin zuen debuta lehen taldearekin Logroñon

Eibarrek eta Ekhi Bravok beraien arteko kontratua luzatzeko hitzarmena sinatu dute gaur, eta 22 urteko donostiarra gutxienez 2022ra arte jokalari armagina izango da. 

Ekhik taldeko bigarren filialean jokatu zuen iaz, Eibar Urkon, Ohorezko Erregional Mailan. Denboraldi honetan, aldiz, CD Vitoriako partaide da, Eibarrek Hirugarren Mailan duen filialean. Aurredenboraldia lehen taldearekin egin zuen, Austrian, eta ohiko jokalaria da Mendilibarrek Atxabalpen zuzentzen dituen lan saioetan. 

Joan den asteartean egin zuen debuta Eibarko lehen taldearekin, Kopako Txapelketan, SD Logroñesen aurka Las Gaunasen jokatutako norgehiagokan.