Skip to main content
EU
Kluba

Eibarren Jubenilak Euskadiko Kopako finala jokatuko du bihar

Santutxuren aurka jokatuko du Maionan (Bilbo) 17:30etan

SD Eibarren jubenilen lehen taldeak Euskadiko Kopako finala jokatuko du bihar, bigarren urtez jarraian, Santutxuren aurka Maionan (Bilbo) 17:30etan.

Santutxuk Maionan jokatzen ditu etxeko partiduak, beraz, horrek zailtasuna gehitzen dio Iban Fagoagak zuzentzen duen taldearen erronkari.

Joan den urteko finalean penaltietan irabazi zuten armaginek, partiduan zehar Danok Baten (Maionan jokatzen duen beste talde bilbotar bat) aurka bana egin ostean.

Aurtengo denboraldian, Eibarrek 6. postuan amaitu du 48 punturekin. Bihar aurrean izango duen etsaiak, bere aldetik, 13. postuan amaitu du eta mailaz jaitsi da.