Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarren gol festa Añorga mendean hartzeko (1-5)

Idoiaren eta Sheilaren golek hirugarren garaipena eman diote taldeari

Emakumezkoen lehen taldeak Añorga hartu du mendean Ligako hirugarren jardunaldian. Jordi Telletxearen neskek garaipen berri bat eskuratu dute, Ligako hirugarrena, Rezola futbol zelaian. Idoia eta Sheila izan dira eibartarren golegileak. Aurrelari donostiarrak gainera, pokerra egin du, lau gol eskuratuz.

Lehia hasiera ezinhobea izan da armaginentzat. Izan ere, zazpigarren minutuan aurreratzea lortu dute Idoiaren golari esker. Eibar bere jokoa egiten ahalegindu da arestitik eta hogeita laugarren minutuan Idoiak errenta handitzea lortu du. Lehen zatiaren amaieran, Idoiak berriz ere, hirugarren egin du eta maldan behera jarri du norgehiagoka.

Bigarren zatian, eibartarrak ez dute maila jaitsi, eta bigarren minutuan laugarrena egin dute. Sheila izan da golegilea. Eskuin hegaletik jokaldi ona egin ostean, erdilariak ez du barkatu area barruan. Minutu batzuk beranduago Idoiak arratsaldeko azkena lortu du. Aurrelariak une ezinhobean dagoela argi utzi du gaurkoan.

Neurketa amaieran, Añorgak errenta murriztu du falta baten bitartez. Cristinak ez du ezer egiterik izan.