Skip to main content
EU
Kluba

Eibarren Beteranoak CD Rotetarekin bere 50. Urteurrenean

Partidua hiruna amaitu da

SD Eibarren beteranoen taldeak Donostiako CD Rotetaren 50. Urteurrena ospatzeko partidua jokatu zuen larunbatean, ekainaren 3an, Herrerako zelaian. Neurketa hiruna amaitu zen.

Amaia Gorostiza SD Eibarren presidenteak Ion Otxoa CD Rotetako presidentea hartu zuen Ipuruako Presidentzia Palkoan Ligako azken neurketan, eta urrezko intsignia eman zion Rotetaren 50. urteurrena zoriontzeko.

Herreran jokatutako lagunarteko partiduaren aurretik, talde bietako kapitainek hainbat opari elkarbanatu zituzten. Besteak bestek, beterano armaginek eskaini ohi duten egurrezko eskopetaren kulata.

Eibarren ikur garrantzitsuak ikusi ahal izan ziren zelaian. Armaginek markagailuan aurrea hartu zuten Bixente Oyarzabalen gol baten bitartez, baina Rotetak berehala berdindu zuen neurketa.

Partidua berdinduta amaitu zen, talde bakoitzak hiru gol sartu baitzituen. Bixente, Retegi eta Amadeok sartu zituzten armaginen golak.

Giro bikaina bizi izan zen Herreran eta parrillada egin zuten partidu amaieran. Zorionak CD Roteta!