Skip to main content
EU
Kluba

Eibarreko harrobiko arduradunek "Gure balioak eraikitzen" programari buruzko balorazio oso positiboa egin dute

Astelehenean egingo dute harrobiko taldeek denboraldi amaierako jaia, Astelena pilotalekuan

Eibarko harrobiko futboleko arduradunek denboraldiari buruzko hausnarketa egin dute azken asteotan jokalariekin eta beraien senitartekoekin eta, besteak beste, “Gure balioak eraikitzen” programa izan dute hizpide

Klubak denboraldi honetan jarri du martxan “Gure balioak eraikitzen”. Programa honek harrobiko jokalarien artean zenbait balio lantzea du erronka nagusi. Hala, azterketa sistema propioa asmatu du, non jokalariak eta prestatzaileak errespetua, konpromisoa, disziplina, apaltasuna, elkartasuna eta zintzotasuna baloreen araberako balorazioa jasotzen dute.

Aurtengo esperientzia honek oso balorazio positiboa izan du. Izan ere, jokalariei azterketa egin zaie, banakoa zein taldeka, ongizate eta jarrera pedagokikoak bultzatuz. Egin behar izan dituzten ekintzei erreflexiorako eta arrazonamendurako uneak gehitu zaizkie, eta jokalariek balio hoien zentzua eta esanahia ikasi ahal izan dute

Hurrengo denboraldian egitasmo honekin jarraitzeko asmoa du Eibarrek, balio berriak gehitu eta klubak hain barneratuta dituen jarrerak bultzatu asmoz.

Harrobiko futbol festa astelehenean izango da, Astelenan

Eibarko harrobiko futbolak astelehenean ospatuko du ikasturte amaierako festa, hilaren 10ean, 19:00tatik aurrera Astelena pilotalekuan.

Ipuruako lanak direla-eta lekuz aldatu behar izan da SD Eibar Fundazioak antolatzen duen jaia. Astelenan 500 jokalari, prestatzaile eta senide baino gehiago bilduko dira, eta klubeko hainbat ordezkari izango dira bertan.

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeez eta filialaz gain, SD Eibarrek 14 talde ditu bere estrukturan (mutilen 10 eta nesken 4), eta 443 jokalari eta 80 prestatzaile ditu.

Hauek izan dira denboraldi honetako emaitzarik esanguratsuenak:

  • Eibar Urko: Ohorezko Erregional Mailako txapelduna
  • Gizonezkoen 1. Jubenila: Ohorezko Ligara igoera
  • Emakumezkoen territoriala: Euskal Ligara igoera
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Gipuzkoako Ohorezko Txapelduna
  • Emakumezkoen infantilak: Gipuzkoako Kopako Txapeldun