Skip to main content
EU
Kluba

Eibarreko beteranoek Nazio Batuek antolatutako txapelketa batean jokatuko dute, arrazismoaren eta diskriminazioaren kontra

Txapelketa uztailaren 2an izango da, Nyonen (Suitza)

SD Eibarreko beteranoen taldeak arrazismoaren eta diskriminazioaren kontrako nazioarteko lehen txapelketan jokatuko du uztailaren 2an Nyonen (Suitza). Txapelketa Nazio Batuek antolatu dute, Stade Nyonnais taldearen eta UEFAren laguntzarekin.

Txapelketa Nazio batuen futbol-klubak sustatu du, eta bertan parte hartuko dute Stade Nyonnais taldeak, UEFAko talde batek eta SD Eibarreko beteranoek.

Taldeak 11 jokalarikoak izango dira, eta guztiak guztien kontra arituko dira 30 minutuko partidetan. Geroago, finala eta 3. eta 4. postuko partida jokatuko dira.

Txapelketarekin batera, armaginek hainbat jarduera kulturaletan parte hartuko dute: Nazioen Jauregia eta alde zaharra bisitatuko dituzte Ginebran, eta Suitzako otordu tradizional bat hartuko dute.

Txapelketaren arduradunek argi utzi dute zein garrantzitsua den Eibarrek parte hartzea, «herri eredugarri, langile eta berritzaile baten ordezkari bezala».

Sustatzailean asmoa txapelketa hurrengo urteotan berriz antolatzea da, «nazioartean maila handiena duten taldeen presentziarekin».