Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek UNE 19601 Ziurtagaria lortu du eta kudeaketa-sisteman erreferente izaten jarraitzen du

Era berean, klubak UNE-ISO 37001 araudiko ziurtagiriaren berritzea lortu du

Eibarrek kudeaketa-sisteman erreferente izaten jarraitzen du UNE 19601 Ziurtagiria lortu eta gero. Dokumentu honek zigor arriskuen kudeaketa-sistema egokia balioztatzen du. Era berean, klubak UNE-ISO 37001 araudiko ziurtagiriaren berritzea lortu du. Bi ziurtagiriak SD Eibarrek Kudeaketa-Sistemaren arloan, eta klubaren egunerokoa aintzat hartuta, egindako auditoretzaren ondorio dira.

AENORrek igorritako ziurtagiri berriak nazioartean erreferente moduan kokatzen du SD Eibar kirol zein futbol profesional arloan. Agiriak klubak araudiaren konplimendua betetzen duela adierazten du eta eraskusten du Eibarrek zuzenbidearekiko duen gardentasuna, etika, ardura eta errespetua.

Jasotako bi ziurtagiri hauek adierazten dute Eibarrek aise betetzen duela La Ligak, beren Estatutu Ofizialetan, Zigorrak Saihesteko Kudeaketa-Sistemen arloan, klubei zein sozietate anonimoei exigitzen diena.

UNE 19601 eta UNE-ISO 37001 izatearen onura nagusiak hurrengoak dira: klubean delituak ekidetea eta klubaren irudi ona bermatzea. Horrez gain, jasotako errekonozimenduak SD Eibarren negozioaren hazkunde gorakorrean abantaila lehiakorrak ekarriko ditu. Besteak beste, nazioartean klubak dituen akziodunekin duen harremana sendotzearen ondorioz.