Eibarrek salgai jarri ditu Levante UD.ren aurkako partidarako sarrerak
Etxeko taldeak 405 sarrera bidali ditu 15 eurotan
Eibarrek salgai jarri ditu Levante UD-ren aurka jokatuko den partidarako sarrerak. Partida larunbatean jokatuko da 21:00tan Ciutat de València futbol zelaian.
Etxeko taldeak 405 sarrera bidali ditu 15 eurotan eta gaurtik ostegunerara (12:30) arte erosi ahal izango dira Orsaixanen.
Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.