Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu berri bat gehitu du Getaferen etxean (1-1)

Epaileak baliorik gabe utzi du Bigasek azken minutuetan egindako gola VARraren zuzenketaren ondoren

Eibarrek puntu berri bat gehitu du Ligako 30. jardunaldian. Coliseum Alfonso Perezera egindako bisita berdinketarekin amaitu da. Lehia oso borrokatua batean, etxekoak izan dira lehen gola eskuratu dutenak. Charlesek, ordea, atsedenaldira iritsi baino lehen berdindu du lehia. Bigarren zatian, Eibar irabaztetik gertu egon da. Bigasek garaipenaren gola egin badu ere, epaileak baliorik gabe utzi du VARraren zuzenketaren bitartez.

Armagine zelai zailean beste urrats bat ematea lortu dute. Borrokaz beteriko neurketan talde ohiko jokoa egiten ahalegindu da. Zoritxarrez etxekoak aurreatu dira Eteboren bitartez. Hegalko jokalariak area barruan eginiko errematean Dmtirovic gainditzea lortu du.

EIbartarrek, ordea, ez dute etsi, eta Athleticen aurka egin bezala lehia berdintzea lortu dute lehen zatiaren amaieran. Charlesek ederki burukatu du Enrichek buruz sortutako aldaratzea eta baloia sare barrura bidali du.

Bigarren zatian, armaginak lehia irabaztetik oso gertu izan dira. Izan ere, amaierarako 4 minutu falta zirela Bigasek garaipenaren gola eskuratu du. Epaileak baina, baliorik gabe utzi du gola VARraren zuzenketa dela medio.