Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat lortu du Celtaren aurka (0-0)

Berdinketa denboraldi berri baten hasieran

Eibarrek golik gabe berdindu du Celtaren aurka denboraldi berriko lehen jardunaldian. Armaginek puntu bat lortu dute Ipuruan, defentsan sendo egon arren, erasoan ez dute abagune garbirik sortu.
Hasieratik hiru puntuen bila zelairatu da taldea. Bi minutuak igarota, Pedro Leonek abagune ona izan du, baina errematea okerra izan da. Celta kontraerasoan saiatu da. Minutu batzuk geroago iritsi da aurkarien lehen aukera. Dmitrovicek ederki desbideratu du baloia Nolitoren errematean.
Bigarren zatian, bisitariek aurrerapausoa eman dute lehenengoaren bila. Mendilibarren mutilei kosta egin zaie aurre egiten. Pedro Bigasek izan du bigarren zatiko aukerarik onena, gutxigatik kanpora joan den urruneko jaurtiketa batean. Partida bukaeran, Celta gola egitetik gertuago izan da baina ez dute lortu Dmitrovicen atea zulatzea.