Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat eskuratu du Huescaren aurka (1-1)

Armaginek erreakzio bikaina izan dute Sandroren gola berdintzeko

Eibarrek puntu bat lortu du Huescaren aurka Ligako 25. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute Aragoiko taldea gainditu eta zortzigarren partida jarraian bete dituzte hiru puntuak lortu gabe. Taldeak sentsazio onak utzi ditu berriro ere eta abagune onenak izan ditu. Ez du aurkako atea aurrean asmatu eta hala ezin izan du irabazi gabeko bolada txarra eten.

Lehen zatian aurretik jartzeko merituak egin ditu taldeak. Kike Garciak lehenengoa egiteko aukera argia izan du Pedro Leonen zerbitzu on baten ostean. Cuencakoak ez du errematean asmatu. Lehen zatiko azken txanpan, Leonek berak langara bidali du baloia.

Bigarren zatian, partida orekatu egin da. Mendilibarren mutilek ez dute arrisku handirik hartu nahi izan eta iritsitakoek arrisku gutxiago izan dute. Azken hamar minutuetan Huescak aurrea haru dio. Sandrok area barruan egindako erremateak kolpe latza izan da eibartarrentzat.

Hala ere, armaginek berehala erreakzionatu dute. Pape Diopek neurketa berdindu du Aleix Garciak jaurtitako korner batean, eta emozioz beteriko amaiera eman dio norgehiagokari. Handik minutu batera, Kevinek bigarrena egin ahal izan du ezker hegaletik jasotako erdiraketa batean. Alvaro Fernandezek aukera bertan behera utzi du eta neurketa berdinketarekin amaitu da.