Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek porrotarekin hasi du bere ibilbidea Smartbank Ligan

Armaginek 2-0 galdu dute Huescaren zelaian

Eibarrek ezin izan du ondo hasi bere ibilbidea berria Smartbank Ligan. Armaginek 2-0 galdu dute Huescaren aurka eta esku hutsik itzuli dira Alcorazera egindako bisitatik.

Partida maldan gora jarri da 21. minutuan, Joaquin etxeko jokalariak Eibarko defentsaren bizkarrera jasotako pasea baliatu du bere taldea aurretik jartzeko. Eibarren erreakzioa ez da bigarren zatira arte iritsi.

Garitanoren taldeak bertsio hobea eskaini du bigarren zatian. Feuillassier area kanpotik saiatu da hasi eta berehala, baina Pulidok kornerrera aldendu du jaurtiketa. Minutu batzuk geroago iritsi da armaginentzatko aukerarik argiena. Andres Fernandezek Stoichkoven eta Feuillassierren tiroak indargabetu ditu bi geldiketa erabakiorrak eta eibartarren berdinketa saihestu du.

Minuturik onenak egin arren, SD Huescak errenta handitzea lortu du 67. minutuan. Seoanek Miguel Florianen ezker hegaletik egindako jokaldi ona burutu du atzetik iritsita. Erdlariak Yoel gainditu du jaurtiketa estu baten bidez. Armaginek Ipuruan jokatuko den bigarren jardunaldira arte itxaron beharko dute sasoiko lehen garaipena eskuratzeko.