Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek otsailaren 18an pasako die bere abonatuei FC Barcelonaren aurkako partidaren kargua

Kargua pasatzerik nahi ez dutenek, otsailaren 11ra arte dute Klubari jakinarazteko aukera, honek euren eserlekua libre utzi dezan

SD Eibarrek datorren otsailaren 18an pasako die 30 euroko kargua bere abonatuei (15 euro abonu infantilek) , FC Barcelonaren aurkako partidaren harira, martxoaren 5-6ko asteburuan jokatuko dena. Klubaren Egun Erdia izango da.

Orain arte, abonatuek Ipuruako txarteldegira joan behar izaten zuten euren sarrerak jaso eta ordaintzera, eta beharrezkoa izaten zen partida egunean sarrera hau erakustea.

Neurri honen bidez, Klubak ordaindu beharrekoa automatikoki deskontatuko die abonatuei, hauei lana errazteko asmoz. Partida egunean, abonatu txartela erakutsita izango dute zelaira sartzeko aukera.

Kargua jaso nahi ez dutenek, Klubari jakinarazi beharko diote aldez aurretik, otsailaren 11a baino lehen, telefonoz (943.20.18.31) edo posta elektroniko bidez (socios@sdeibar.com). Hau egin ezean, behin kargua eginda, dirua berreskuratzeko aukera izango dute, epe batzuen barruan (Martxoaren 2ra arte).

Partida ikustera joateko asmoa duten abonatuei eskatu nahi genieke partida aurretik euren kontu korrontea begira dezatela, kargua egiten ez bada, euren eserlekua libre geratuko baita. Zalantzak argitzeko, dei ezazu aurrean aipaturiko telefono zenbakira.