Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek landutako berdinketa lortu du Getaferen aurka (0-0)

Jordanek garaipenaren gola izan du bere eskuetan baina ez du asmatu penalti puntutik

Eibarrek berdinketa lortu du Getaferen aurka ligako hamabosgarren jardunaldian. Bi taldeek lehia handiko partida jokatu duten arren ez da golik ikusi Coliseum Alfonso Perezen eta puntu banaketarekin amaitu da norgehiagoka. Eibarterrek aldeko penalti izan dute markagailuan aurrea hartzeko baina Jordanek ez du asmatu jaurtiketan.

Lehen zatia erritmo handz hasi da. Batak eta besteak, aurkariaren areara hurreratzea lortu dute. Getafek izan du partiduko lehen abagune garbia, baina Amathek ez du asmatu Dmitrovicen aurrean. Minutuak pasa ahala, neurketaren abiadura jaitsi egin da eta kontrola bi taldeen artean uztartzen joan da. Lehen zatiaren amaiera Eibarrek aurrea pausua eman du eta baloiaren jabetzarekin egin da. Alejok taldea aurreratzeko abagune garbia izan du baina bere jaurtiketa langan jo du.

Bigarren zatian, eibartarrek gogoz ekin diote partidari. Lehen minutuak Getaferen zelaian jokatu dira. Horrela, 53. minutuan Genék Enrich lurrera bota du área barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Jordan izan da jaurtizeko arduraduna baina kataluniarrak ez du asmatu Guaitaren ate aurrean, eta bere jaurtiketa gora joan da. Eibarrek, ordea, ez du amore eman eta lanean jarraitu du lehen golaren bila. Enrichek aukera garbia izan du ostera, baina Guaita atezainak ondo gelditu du bere jaurtiketa.

Handik aurrera, jokoaren kontrola tartekatu egin dute bi taldeek. Azken minutuetan Getafek, zaleen laguntzarekin, aurrea egin dute abagune garbiak sortuz. Baina armaginek sendo ibili dira atzekaldean eta ez dute Dmitrovicen atea zulatzeko aukerarik eman. Amaieran markagailua hutsean amaitu da eta Eibarrek landutako berdinketa eskuratzea lortu du.