Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Ipurua maitemintzen du

Zaletu armaginek gol zaparrada sartu eta mantentzea ziurtatu duten taldearekin dena eman dute

Eibarrek Ipurua maitemintzen du. Gaur, efikazia erakustaldi baten ostean, gol asko sartu ditu nahiz eta aukera asko ez sortu eta, birtualki mantentzea ziurtatzeaz gain, Lehen Mailako 100. partiduan zaleak eserlekuetatik altxatzeko moduko erakustaldia eskaini du.

Etxean jokatu dituen azken hiru partiduetan 10 gol eta 9 puntu lortuta, Eibarrek denboraldiko helburu nagusia lortu du eta hurrengo partiduetan hobetzeko nahiarekin ekingo du.

Gaurko garaipena bederatzi minututan gauzatu da, 42tik 51ra doazenak, garaipena eman dioten hiru golak lortu dituztenean.

Lehengo zatian ez talde nagusirik izan, biak saiatu dira zelai erdiko kontrola izaten eta Eibarrek eskuin hegaletik eraman du erasorik gehiena.

  1. minutuan Ander Capak Sergi Enrichi pasea eman, hau Kameniren aurrean geratu da eta, posizio ezin hobean gola sartzen saiatu beharrean, Adrian ikusi eta berari pasatu dio Kameniren luzada ezerezean utziz. Eskuzabaltasun handia erakutsi du Balearretako aurrelariak, bere 10 golei asistentzia bat gehituz.

Bigarren zatia hasi eta berehala 49. minutuan, baloia Pedro Leonen hanketara iritsi da, arean sartu, Juankarri izkin egin eta honek penaltia egin dio. Adrianek sarera bidali du baloia ezker hankarekin Kameni engainatuz.

Jendea bigarren gola ospatzen ari zenean iritsi da partiduaren sententzia bi minutu geroago. Anaitz Arbillaren erdiraketa ederra atetik hurbil bolea eder batekin sareratu du Sergi Enrichek.

Mallorcako aurrelaria, 10 golekin, La Ligako bost goleatzaile nagusien artean kokatu da eta armaginen goleatzaile nagusia bilakatu da Lehen Mailan. Guzti hori bere 27. urtebetetzearen bezperan.

Partiduaren hurrengo minutuek ez dute garrantzi handirik izan. Ikuskizuna harmailetan egon da, publikoa txoratzen egon delarik bere taldea 38 punturekin 7. postuan ikusiz eta modu positiboan harrituta partiduz partidu.