Skip to main content
EU

Eibarrek inoiz baino lagun-talde gehiago ditu

Talde armaginak 42 lagun-talde ditu 19 herrialde ezberdinetan

Eibarrek munduak gero eta presentzia handiagoa du, eta egun 42 lagun-talde ditu 19 herrialde ezberdinetan. Hori gutxi ez eta Kluba epe motzean lagun-talde gehiago sortzeko bidean da, astetik astera gero eta informazio eskaera jaso jasotzen baitira. Herrialde batzuetan lagun-talde bat baino gehiago daude, Ameriketako Estatu Batuen eta Austrialien kasu, adibidez.

Lagun-talde hauetako asko Nazioarteko Lagun-taldeen Federazioaren partaide dira. FIP-ek lagun-talde ofizialen arteko bilerak eta klubaren balioak helarazten ditu partaide guztien artean. Era berean, aurten Klubak ekimen ezberdinak jarri ditu martxan, eta hala, Ipuruan jokatzen diren neurketa guztietan, lagun-talde bana omentzen du palkoan.

Horrez gain, bertako hainbat lagun-talderekin batera Ekialde Armailean animazio gunea sortu nahi du, Ipuruako giroa ahalik eta beroena izan dadin. Real Madrilen aurkako norgehiagokan megafonia sistema berria jarri zen martxan.