Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Huescaren aurka galdu du zoritxarreko neurketa batean (2-0)

Armaginek ez dute punturik urratu El Alcoraz-en lesioak protagonista izan diren lehian

Eibarrek Huescaren aurka galdu du Ligako 34. jardunaldian. Armaginek ez dute partida ona egin eta aurkaria baino gutxiago izan dira. Gorri-urdinak beren ohiko jokoa egitetik urruti izan dira neurketa osoan zehar eta saiatu badira ere, ez dute gol aukerarik sortu. Gainera, norgehiagokak Kike Garcíaren eta Pape Diopen lesioak utzi ditu.

Mendilibarren mutilak ez diote ongi ekin lehiari. Baloi asko galdu dute partida hasieran eta Huesca kontraerasora min egiten saiatu da. Etxekoek izan dituzte lehen zatiko lehen aukerak. Etxeitak izan du argiena. Atzelariak area barruan eginiko errematea langarekin topatu da. Bien bitartean, Santamaria atezainak ez du lanik izan.

Bigarren zatiari, ordea, hobeto ekin diote armaginek. Aurkako zelaian sartzea lortu dute baloi jabetzaren bitartez. Baina zoritxarrez, Huesca izan markagailuan aurreratu dena. Gallegok orpoz errematatu du Cuchoren erdiraketa eta Dmitrovic gainditzea lortu du. Erreakzionatzeko astirik gabe, kolpe berria jaso du Eibarrek. Oraingo honetan geldikako jokaldi batean iritsi da Huescaren bigarrena. Ávilak dotore errematatu du Ferreyroren erdiraketa eta garaipena bideratuta utzi du.

Azken minutuetan, eibartarrak errenta murrizten saiatu dira. Kike Garcíaren ordez zelairatu den Cardona bi bider saiatu da, baina Santamaria adi ibili da erantzuteko. Beste atalean, neurketak filialeko Miguel Marí jokalariaren debuta utzi digu. Erdilaria lehen zatian zelairatu behar izan da Pape Diop ordezkatzeko.