Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek harrotasunez galdu du Real Madrilen aurka (2-1)

Armaginek aurpegia eman dute arren ezin izan dute punturik gehitu Bernabéu-n

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ligako 31. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu Santiago Bernabéu-ra egindako bisitan, nahiz eta hortarako merituak egin dituen. Mendilibarren mutilek zailena lortu dute. Lehen zatiaren amaiera, markagailuan aurreratu dira. Baina etxekoek erreakzionatzen jakin dute atsedenaldetik bueltan eta markagailua irauli dute.

Lehen minutuak etxekoenak izan dira. Minutuek aurrera egin ahala, ordea, Eibar aurkako areara hurbiltzen hasi da. Presio altua eginez eta baloia arin mugituz, Navasen ate ingurura iritsi dira eibartarrak. Hala, jokaldi ederEder baten ondoren, Escalantek bakarrik utzi du Cardona Real Madrileko atezainaren aurrean eta honek ez du hutsik egin.

Bigarren zatian, Eibarrek errenta handitzeko abagune garbia izan du Enrichen bitarte, baina tamales Real Madrilen berdinketa iritsi da. Benzemak ez du hutsik egin eta Dmitrovic gainditzea lortu du.

Mendilibarren mutilek lan handia egin dute puntua urratzeko. Zoritxarrez, amaierarako hamar minutu falta zirela, Benzemak berriro ere gola eskuratu du etxekoen alde.