Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Genêtsen aurkako garaipena lortu du EH Futbol Kopan (0-5)

Armaginak Genêts d’Anglet baino gehiago izan dira eta aurrera egin dute txapelketan

Eibarrek garaipena lortu du EH Futbol Kopa-ko bigarren jardunaldian. Armaginak Genêts d’Angleten aurka gailendu dira eta bigarren faserako txartela eskuratu dute. Eibartarrek joan den hilabetean ekin zioten txapelketari eta Gasteizko Aurrera kanporatu ostean, iparraldeko taldearan aurka jokatu dute bigarren jardunaldia.

Hasieratik gehiago izan dira armaginak neurketan eta erritmo handia sartu nahi izan diote lehen minuetatik. Hala, Melek norgehiagoko lehena egin du penalti puntutik eta taldea markagailuan aurreratzea lortu du. Handik gutxira, bigarrena iritsi da. Irantzuk ez du hutsik egin ate aurrean eta errenta handitzea lortu du.

Aurkariak saiatu badira ere, ezin izan diote Eibarren erritmoari eutsi. Horrela, bigarren zatia hasi eta gutxira, eibartarrek neurketa erabakita utzi dute hiru gol jarraian egin eta gero. Hirugarrena Basterrak egin du. Ondoren, Alonsok laugarren lortu du hegaletik jokaldi ederra egin ostean, eta azkenik, Irantzuk gol festari amaiera eman dio atezaina baselina bikain batez gainditu ostean.