Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek garaipenarekin ospatu du San Valentin eguna

14 jardunaldiren faltan, armaginek 36 puntu dituzte, pasa den denboraldi amaieran baino bat gehiago

Eibarrek balio handiko garaipena lortu du gaur Ipuruan, hiru porroteko bolada txarra hautsiz. 36 puntu eskuratu ditu gaurkoan (pasa den denboraldi amaieran baino bat gehiago), liga amaitzeko 14 jardunaldi geratzen direnean.

San Valentin egunean, Eibarrek bihotza eman du. Duintasuna eta indarra, aurkari deseroso bati aurre egiteko, taktikoki oso ordenatuta zegoena, eta partida hasieran nagusi izan dena.

Mendilibarrenek, nahiz eta hasieran aurkariak nagusi izan diren, pazientzia izan dute, euren aukerak etorri bitartean. 37. minutuan Jotak beste hegalean zen Inuiri baloia pasa eta honek zuzenean Borjaren hanketan ipini du, area txikian, nork beste behin bere aukera profitatu du, partidako lehen gola egiteko. Madrildarrak ligan daramatzan 16 golak historiara pasatzeko puntuan dira.

Atsedenaldiaren ondoren, Levante bereziki ezker hegaletik saiatu da, inspiraturik zen Jose Moralesen bitartez, azkar eta mingarri, armaginen defentsari lana emanez. Hala ere, Asier Riesgoren atea arriskutik urrun mantendu da, eta iritsi zaizkion baloiak ongi kudeatu zituen Debarrak.

Eibar kontraerasoan erosoago aritu da, eta zenbait aukera izan ditu bere errenta handitzeko. 56. minutuan, Inuiren jaurtiketa gogorra atezainak urrundu du, eta aldaratzea ate gainetik bidali du Lillok.

Geroxeago, 58.ean, armaginen bigarrena heldu da: Escalanteren jokaldi ikusgarri baten ostean, area barruan eginiko autopase eta guzti, Adriánek amaitu du, ateko marran sortutako iskanbilan gola eginez, baloiak Toño García jo eta gero.

Behin errenta handituta, etxekoen gola kanpokoena baino gertuago izan da. Sergi Enrichen jokaldi ederraren ondotik Jotaren bolea bikain urrundu du Diego Mariñok, eta Inuiren jaurtiketak zutoina jo du.

Partidaren amaieran jokalarien zein jarraitzaleen ospakizunak izan dira, taldeaz harro eta aratsalde euritsuan Ipuruara joateak pena merezi izan duela sentituz.