Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek ez du punturik lortu Realaren aurka (1-2)

Armaginek ezin izan dute ohiko jokoan egin eta galdu egin dute 24. jardunaldiko norgehiagoka

Eibarrek ezin izan du punturik gehitzerik izan Realaren aurkako gipuzkoar derbian. 24. jardunaldiko neurketa ateak itxita jokatu behar izan da La Ligak Coronavirusa dela eta hartutako nerriak direla medio. Armaginek ez dute partida ona egin eta oso lehiakor aritu den talde donostiarraren aurka galdu dute.

Reala lehen zatian aurreratu da markagailuan hamaika metrotatik. Epaileak penalti marra seinalatu du Bigasek area barruan egindako eskua dela eta. Oyarzabalek ez du hutsik egin eta txuri-urdinak aurretik jarri ditu. Eibarrek lehiari ondo ekin badio ere, golak arestian egindako lana baliorik gabe utzi du. Edonola ere, minutu batzuk geroago, epaileak penaltia adierazi du eibartarren alde. Remirok Orellanaren jaurtiketa asmatu du. Hala, atsedenaldira atzetik joan dira armaginak.

Bigarren zatian, eibatarrek gola bilatu dute baina Reala ondo moldatu da defentsa lanetan. Armaginek ezin izan dute ohiko jokoan egin; izan ere, talde txuri-urdinak hegalak itxi dizkio Mendilibarren taldeari. Hori gutxi balitz, Realak bere bigarrena eskuratu du. Willian Josék atzelarien huts egite batez baliatu da Dmitrovic gainditzeko.

Neurketaren amaieran, epaileak penalti barri bat adierazi du Eibarren alde. Oraingo honeta Charles izan da jaurtitzen arduraduna. Aurrelariak ez du hutsik egin hamaika metrotatik eta errenta murriztea lortu du. Baina dagoeneko ez zegoen denbora gehiagorik.