Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendebaldeko harmaila berrizteko hitzarmena sinatu dute

Erakundeak 630.000 euroko diru-laguntza emango du futbol zelaiko lanak egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarrek Ipuruako Mendebaldeko harmaila berrizteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Eibarko Udaletxean. Denis Itxasok, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatuak, eta Amaia Gorostizak, Eibarreko Presidenteak, Miguel de los Toyos Eibarko alkatea izan dute lagun, eta Ipuruako lanak egiteko 2019 urtean jaso beharreko 80.000 euro eta 2020 urteko 550.000 euroko diru laguntzen hitzarmena sinatu dute.