Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek duintasunez galdu du Real Madrilen aurka (1-3)

Atzetik hasi arren, lehian sartuta egon dira armaginak amaierara arte

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ligako 14. jardunaldian. Armaginek oso irudi lehiakorra erakutsi dute talde merengearen aurka, eta gertu izan dira berdinketa lortzetik.

Zidanen mutilek hasiera bikaina eman diote norgehiagokari, 12 minuturen buruan, 0-2 irabazten ari baitzen. Benzemak 5. minutuan eta Modricek 12.ean aurretik jarri dute Real Madril. Mendilibarren taldeari kosta egin zaio bere ohiko jokoa egitea, aurkari oso erangikor baten aurrean.

Minutuek aurrera egin ahala, eibartarrek presioa hobetu dute, eta merengeak luze jotzera behartu dituzte. Ordu erdiko jokoa bete baino lehen, taldearen gola iritsi da. Kike Garciak aldea murriztu du area kanpotik egindako jaurtiketa batekin.

Bigarren zatian, Mendilibarren mutilek berdinketaren bila jo dute. Inuik eta Mutok hainbat aukera izan dituzte Courtoisek defendatutako helmuga zulatzeko. Eta azken txanpan, Bigas heroi bihurtu ahal izan da atezainaren aurrean bakarrik geratuta, baina bere jaurtiketak Ramos blokeatu du.

Luzapenean, Lucas Vazquezek neurketa erabakita utzi du Real Madrilen aldeko hirugarren gola sartuta.