Skip to main content
EU

Eibarrek derbia galdu du partida on bat egin arren

Armaginek Ipuruan jokatu duten lehen derbia galdu dute, 0-2, Franssiren bi golekin

Eibarrek ez du lortu Ipuruan jokatzen duen lehen derbia etxean geratzea. 0-2 galdu dute armaginek Real Sociedad-en aurka, partida oso ona egiteaz gain.

Partidaren lehen zatian, nahiz eta donostiarren gola goiz iritsi, armaginen jokoa gailendu da. Partida berdintzen saiatu dira behin eta berriro. Caminok, zeinek partida oso konpletoa egin duen, bi aukera on izan ditu lehenengo zati horretan. Talde armaginak oso argi izan ditu ideiak gaurkoan, jakinda goialdean presioa egiten saiatu behar zirela aurkariei min egiteko.

Zoritxarrez, etxeko partiden garaipen bolada ona apurtu dute, baina emaitzari dagokionez soilik. Taldearen sentsazioak onak dira emaitza alde batera utzita eta indartsuak direla erakutsi dute gaur zelaian, Zubietara denboraldi hasieran bidaiatu zuen Eibar hura baina askoz ere talde konpletoagoa bilakatuta.

Bigarren partean ere Eibar saiatu da aurkariaren areara gerturatzen eta gola egiten saiatzen. Sierrak Areneren pase bat errematatu du eta azken minutuetan, 3 minutu besterik geratzen ez zirenean, Andrea Álvarez ere saiatu da. Bukaera arte borrokatu dute eta borrokatzeaz gain, gola egiten saiatu ere.

Armaginek partidaren zati handi bat menderatu dute eta deseroso sentiarazi dituzte txuri-urdinak. Realaren bi golek Eibarrek puntuak lortzea saihestu du gaurko derbian. Partida oso serioa gaurkoa armaginek partetik, lan ona emaitza eta puntuetan islatu ez arren.

Hurrengo astean, Bartzelonara bidaiatuko du Eibarrek Levante Las Planasen aurkako partida jokatzeko, larunbatean, 12:00etan.