Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du Ipuruan (3-0)

Armaginek Ligsko liderraren aurka gailendu dira eta atea hutsean utzi dute

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Almeriaren aurka Ligako hamargarren jardunaldian. Armaginek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute Ipuruan eta bigarren aldiz utzi dute atea ikasturte honetan. Stoichkovek aurretik jarri du taldea lehen zatiaren amaieran. Bigarren zatian, taldeak sufritzen jakin du markagailuan errenta mantentzeko eta bolada onari eusteko.

Garitanoren mutilek abagune onenak izan dituzte lehen zatian. Stoichkovek taldea aurreratzeko lehen aukera izan du Fernandoren aurrean. Minutu batzuk geroago, ez Blanco Leschukek ez Stoichkovek berak ez dute asmatu atearen aurrean.

Zorionez, 37. minutuan Stoichkovek taldearen jokaldi bikaina sareratzea lortu du. Cadizeko jokalariak ezker oinarekin jaurti du eta baloia Fernandok defendatzen duen ezker eskuadratik sartzeko.

Bigarren zatian, taldea atzera pausua eman du kontraerasoan bigarrena sartzeko asmoreakin. Almeriak, bere aldetik, gora egin du minutuek aurrera egin ahala, berdinketaren bila. Garitanoren mutilei kosta egin zaie aurrea egitea. Zorionez, defentsako lanak saria izan du atearekin, eta Eibarrek denboraldiko hirugarren garaipena lortu du etxean.